Fitxa batean klik eginez gero, fitxategien artean alda dezakezu haien estatistikak ikuskatzeko eta haientzat [editatu ekintzak](./menu/edit) and [tresnak](./toolbar) aplikatu.<kbd>Ctrl/Cmd</kbd> tekla sakatuta fitxategiak gehi ditzakezu hautapenean edo kendu, eta <kbd>Maius</kbd> sakatuta, fitxategi sorta bat hauta dezakezu.
Diseinu hau aproposa da irekitako fitxategi ugari kudeatzeko, maparen eskuinaldean zerrenda bertikal batean antolatzen baitu.
Gainera, fitxategi-zuhaitzaren ikuspegiak aukera ematen du [arrastoak, segmentuak eta interesguneak](./gpx) ikuskatzeko ataletan antolatutako fitxategietan.
Saguaren gurpila ere erabil dezakezu altueren profila handitzeko eta mugitzeko ezkerrera eta eskuinera profila arrastatuz <kbd>Maius</kbd> tekla sakatuta.
Altueren profilaren beheko eskuin aldean dagoen <kbd><ChartNoAxesColumn size="16" class="inline-block" style="margin-bottom: 2px"/></kbd> botoia sakatuta, altueren profilaren koloreak aukeratu ditzakezu:
- **malda**ren informazioa altuera datuetatik erauzita edo
- **gainazala** edo **kategoria** datuak <a href="https://www.openstreetmap.org/" target="_blank"> OpenStreetMap</a>en <a href="https://wiki.openstreetmap.org/wiki/Key:surface" target="_blank">gainazala</a> eta <a href="https://wiki.openstreetmap.org/wiki/Key:highway" target="_blank"> errepide</a> etiketetan oinarritzen dira.
Hau **gpx.studio**-ren bidez sortutako fitxategientzako bakarrik dago erabilgarri.
Zure aukeraketa barne hartzen badu, **abiadura**, **bihotz-taupadak**, **kadentzia**, **tenperatura** eta **potentzia** datuak ikus ditzakezu altueren profilean.