--- title: Ibilbideak planifikatzea eta editatzea --- # { title } Ibilbideak planifikatu eta editatzeko tresnak, puntuak mapa baten kokatuz ibilbideak sortu eta editatzeko aukera ematen dizu. ## Ezarpenak Behean ikusten den bezala, tresnaren leihoak ibilbide-sorkuntzarako ezarpen batzuk ditu.-n klik eginez leihoa txikitu egin dezakezu.
### Bideratzea Bideratzea aktibatuta dagoenean, mapan kokatu edo mugitzen dituzun puntuak OpenStreeMapen bide sarearen bidez kalkulatutako ibilbidearekin lotuko dira. Desaktibatu bideratzea kurtsorearen puntuak lerro zuzen bidez lotzeko. Hau lor daiteke ere F5 tekla sakatuta. ### Aktibitate mota Aukeratu aktibitate mota bideak egokitzeko. ### Baimendu bide pribatuak Baimenduta badago, bideratzeko motorrak bide pribatuak onartuko ditu ibilbideak kalkulatzean. Aukera hau erabili bakarrik eremua ezagutzen baduzu eta bideok erabiltzeko baimena baduzu. ## Ibilbideak irudikatzea eta editatzea Ibilbidea sortzea edo lehendik dagoen bat luzatzea, mapan klik egitea bezain erraza da aingura puntu berri bat jartzeko. Lehendik dagoen aingura puntu bat ere arrastatu dezakezu aurreko eta hurrengo aingura puntuekin konektatzen den segmentua birbideratzeko. Gainera, aingura puntu berriak lehendik daudenen artean txertatu daitezke, segmentuan zehar konektatuz eta agertzen den aingura puntua nahi duzun tokira arrastatuz. Ukipen gailuetan, segmentuan ukitu dezakezu aingura puntu berri bat txertatzeko. Inportatutako GPX fitxategiak editatzean, aingura puntuen hasierako multzoa automatikoki sortzen da. Edizio prozesua errazteko, zenbat eta mapa handitu, orduan eta aingura puntu gehiago agertzen dira. Horrek xehetasun maila desberdinetan editatzeko aukera ematen du. Azkenik, aingura puntuak ezabatu ditzakezu gainean klik eginez eta hautatuta testuinguru menuan. ## Tresna osagarriak Hurrengo tresnek ibilbidearen aldaketa arrunt batzuk automatizatzen dituzte. ### Alderantzikatu Ibilbidearen norabidea alderantzikatu. ### Bueltatu abiapuntura Konektatu ibilbidearen azken puntua abiapuntuarekin, aukeratutako bideratze ezarpenak erabiliz. ### Bueltatu bide beretik Bueltatu abiapuntura ibilitako bide beretik. ### Aldatu bueltaren abiapuntua Ibilbidearen amaierako puntua abiapuntutik nahiko gertu dagoenean, bueltaren hasiera alda dezakezu edozein ainguraren puntuan klik eginez eta hautatu testuinguruko menuan.