--- title: Ohiko galderak --- # { title } ### Webgunea erabiltzeko dohaintza egin behar al dut? Ez. Webgunea doakoa da erabiltzeko eta beti izango da (ekonomikoki jasangarria den bitartean). Hala ere, dohaintzak estimatzen dira eta webgunea martxan mantentzen laguntzen dute. ### Zergatik aukeratu du ibilbide hau? _Edo_ nola gehitu dezaket zerbait mapan? **gpx.studio**k OpenStreetMap en datuak erabiltzen ditu, munduko mapa irekia eta kolaboratiboa. Horrek esan nahi du mapan lagundu dezakezula OpenStreetMap-en datuak gehituz edo editatuz. Aurretik OpenStreetMap-en lagundu ez baduzu, hona hemen aldaketak nola proposatu ditzakezun: 1. Joan datuak gehitu edo editatu nahi dituzun maparen kokapenera. 2. Erabili eskuineko tresna lehendik dauden datuak ikuskatzeko. 3. Egin klik eskuineko botoiarekin kokapenean eta hautatu . 4. Azaldu oharrean zer dagoen gaizki edo zer falta den eta egin klik n bidaltzeko. OpenStreetMapen esperientziadun norbaitek zure oharra berrikusiko du eta beharrezko aldaketak egingo ditu. OpenStreetMap-en nola lagundu jakiteko informazio gehiago hemen aurki daiteke.