---
title: Ikusteko aukerak
---
# { title }
Menu honek interfazea eta maparen ikuspegia berrantolatzeko aukerak eskaintzen ditu.
### Koten profila
Ezkutatu altueren profila mapari lekua egiteko, edo erakutsi uneko hautapena ikuskatzeko.
### Fitxategien zuhaitza
Aldatu [fitxategi zerrendaren](../files-and-stats) zuhaitza ikuspegira.
Diseinu hau aproposa da irekitako fitxategi ugari kudeatzeko, maparen eskuinaldean zerrenda bertikal batean antolatzen baitu.
Fitxategien zuhaitza ikuspegiak fitxategien barneko [ibilbideak, segmentuak eta interesguneak](../gpx) atal gisa erakusten ditu.
### Aldatu erabilitako aurreko geruzara
Aldatu aurretik erabilitako mapa geruzara [mapen geruzen kontrolean](../map-controls).
### Aldatu gainjartzeak
Aldatu mapen hautatutako gainjartzeak [mapen geruzen kontrolean](../map-controls).
### Distantzia markak
Aldatu ibilbideen distantzia marken ikusgarritasuna.
Unean hautatutako ibilbidean ikusten dira, [koten profila bezala](../files-and-stats).
### Noranzko geziak
Aldatu ibilbidearen noranzko gezien ikusgarritasuna.
### Aldatu 3D
Aktibatu edo desaktibatu maparen 3D ikuspegia.
Maparen orientazioa eta okertzea kontrolatzeko, mapa ere arrasta dezakezu Ctrl sakatzen duzun bitartean.