--- title: Fitxategiak eta estatistikak --- # { title } ## Fitxategien zerrenda Behin fitxategiak [irekita](./menu/file), maparen behealdean dagoen zerrendan fitxa gisa erakutsiko dira. Fitxak arrastatu eta jareginez gero berriro ordenatu ditzakezu. Eta fitxategi asko irekita daudenean, haien artean nabigatzeko fitxen zerrendan zehar korritu dezakezu. Sagua erabiltzen duzunean, Maius sakatu behar duzu horizontalki mugitzeko. ### Fitxategien hautaketa Fitxa batean klik eginez gero, fitxategien artean alda dezakezu haien estatistikak ikuskatzeko eta haientzat [editatu ekintzak](./menu/edit) and [tresnak](./toolbar) aplikatu.Ctrl/Cmd tekla sakatuta fitxategiak gehi ditzakezu hautapenean edo kendu, eta Maius sakatuta, fitxategi sorta bat hauta dezakezu. [Edizio ekintzak](./menu/edit) eta [tresnak](./toolbar) aldi berean hainbat fitxategitan aplika daiteke. Fitxategietatik nabigatu dezakezu zure teklatuko geziak erabiliz eta erabili Maius tekla sakatuta fitxategiak hautatu eta gehitzeko. ### Edizio ekintzak Fitxategi fitxa batean eskuin-klik eginez, [editatu menuko](./menu/edit) ekintza berdinetara sar zaitezke. ### Zuhaitza diseinua Aipatu bezala, [ikusi atalean](./menu/view), fitxategien zerrendaren zuhaitz diseinura alda dezakezu. Diseinu hau aproposa da irekitako fitxategi ugari kudeatzeko, maparen eskuinaldean zerrenda bertikal batean antolatzen baitu. Gainera, fitxategi-zuhaitzaren ikuspegiak aukera ematen du [arrastoak, segmentuak eta interesguneak](./gpx) ikuskatzeko ataletan antolatutako fitxategietan. [Edizio ekintzak](./menu/edit) eta [tresnak](./toolbar) fitxategien barneko elementuetara ere aplikatu ditzakezu. Gainera, barruko elementuak arrastatu eta jaregin ditzakezu berrantolatzeko edo hierarkian edo beste fitxategi batera eraman. Fitxategiaren zerrendaren tamaina aldatu daiteke bereizgailua maparen eta fitxategi zerrendan arrastatuz. ## Alturen profila eta estatistikak Interfazearen behealdean, uneko hautapenarentzako altueren profila eta estatistikak aurki ditzakezu. Altueren profilaren altuera egokitu daiteke maparen eta altueren profilaren arteko bereizgailua arrastatuz. ### Estatistika interaktiboak Altueren profilaren gainetik pasatzean, kurtsorearen posizioan tokiko estatistikak erakutsiko ditu. Altueren profilaren atal zehatz baterako estatistikak lortzeko, laukizuzen bat arrastatu dezakezu profilean. Egin klik profilean aukeraketa berrezartzeko. Saguaren gurpila ere erabil dezakezu altueren profila handitzeko eta mugitzeko ezkerrera eta eskuinera profila arrastatuz Maius tekla sakatuta.
### Datu osagarriak Altueren profilaren beheko eskuin aldean dagoen botoia sakatuta, altueren profilaren koloreak aukeratu ditzakezu: - - ** Malda**ren informazioa altuera datuetatik erauzita edo - - **gainazala** edo **kategoria** datuak OpenStreetMapen gainazala eta errepide etiketetan oinarritzen dira. Hau **gpx.studio**-ren bidez sortutako fitxategientzako bakarrik dago erabilgarri. Zure aukeraketa barne hartzen badu, **abiadura**, **bihotz-taupadak**, **kadentzia**, **tenperatura** eta **potentzia** datuak ikus ditzakezu altueren profilean.